Munduko maskotarik hoberena gauza txikiekiko maitasunaz eta umeen begiradaren ahalmen eraldatzaileaz mintzo zaigu. Arianna Squillonik istorio eder bat sortu du, bi adiskideen arteko solas labur eta erraz baten bidez: nesketako bat ameslariagoa da eta barraskilo txiki batez maitemindu da, munduko maskotarik hoberenaz;bestea analitikoagoa da;lehenak ikuspegi hiperboliko batez begiratzen dio animaliatxoari;bigarrenak munduan dagokion lekuan kokatzen du, egiazko datuak emanez. Fikziozko album bat duzue hau, informazio-albumen ukituak ere badituena: adiskidantza eta askatasuna dohain paregabeak direla uste duen album bat.