Proventzako kartzela batean ezagutuko dute elkar Josuk eta Emmanuelek;bata etakide ohia da, bestea berriz, GALeko kide ohia. Handik ia mila kilometrora bizi da Anton, Josuren txikitako laguna;ETAk aita hil zion hogeita bost urte lehenago, eta heriotza horren itzalean bizi da oraindik ere. Javier de Isusik (´Los viajes de Juan Sin Tierra´ komiki sailaren egileak), gertakizun erreal batean oinarria duen nobela grafiko zirraragarria proposatzen digu oraingoan;elkarren kontrako bideak ibiltzea suertatu zaien hiru pertsona dira protagonistak, eta, hala ere, elkarrekin topo egin nahi dute, pertsona moduan topo egin.