Astebete baino ez da falta Silviaren urtebetetze egunerako, eta urduritasunak jota dago neskatoa. Ez du batere zalantzarik: berak argi eta garbi dauka zer opari nahi duen, eta banaka-banaka azaltzen dizkio arrazoiak aitatxori. Hura izango da Silviaren desioak betetzeaz arduratuko dena;hala ere, amesten dugun hori ez da beti guk imajinatzen genuen bezalakoa izaten. Izan ere, urtebetetzeak, bizitza bera bezalaxe, ustekabez beterik daude.