Michael Kohlhaas

ISBN: 9788416946204
Col·lecció: NARRATIVA EUROPEA
Autor: von Kleist, Heinrich
Editorial: KATAKRAK
Publicat: 2.018
Classe: LIBROS

Idioma: EUS
Enquadernació: RUSTICA
Pàgines: 144
Termini d'entrega: 4 Dies
https://indexbooks.es/web/image/product.template/1050630/image_1920?unique=0342df9
(0 revisar)

14,25 € 14.25 EUR 15,00 €

15,00 €

Not Available For Sale

    Aquesta combinació no existeix.

     

    -Pasu-agiria - galdetu zuen Kohlhaasek. Ezbaiti samar aditzera eman zion, berak zekienez, ez zeukala horrelakorik aldean zeraman ziurtasunik;baina ugazabaren zer gauza zen hura deskribatzen bazioten, bazitekeela haietaz ere halabeharrez horniturik ibiltzea. Zeharretara begiratuz, alkaideak aurpegira bota zion Printzearen baimenik gabe ez zeukatela zaldi-tratulariek zaldiekin mugatik pasatzerik. Tratulariak ziurtatu zion hamazazpi alditaraino gurutzatu zuela muga paper haiek gabe;oso ongi ezagutzen zituela bere negozioari buruzko Printzearen xedapen guztiak;derrigor kontutan hartzeko errakuntza bat zela, eta huskeriekin denborarik ez ziezaiola arren galdaraz, oraindik ibilaldi luzea geratzen zitzaiola-eta. Baina alkaideak erantzun zion hamazortzigarren aldian ez ziola eskuetatik ihes egingo, helburu horrekin eman zela agindua, eta berehalaxe pasu-agiria jaregin edo bestela etorritako bidetik itzuli beharko zuela. Zaldi-tratularia, hertsapen hura zela-eta ordurako amorratzen hasita zegoen, jaitsi egin zen zalditik, pentsatzen jarri ondoren, morroietako bati eman zion eta Tronkako Junkerrarekin berarekin argituko zuela auzia esan zuen.