Bat eta zazpi

ISBN: 9788491723868
Colección AMETS EGITEKO LIBURUAK
Autor: Rodari, Gianni
Editorial: KALANDRAKA/PAMIELA
Publicado: 2.024
Clase: LIBROS

Idioma: SPA
Encuadernación: TAPA DURA
Páginas: 32
Plazo de entrega: 4 Días
https://indexbooks.es/web/image/product.template/940170/image_1920?unique=3114f8a
(0 reseña)

16,15 € 16.15 EUR 17,00 €

17,00 €

Not Available For Sale

    Esta combinación no existe.

     

    Haurtzaroari, tolerantziari eta dibertsitateari buruzko kontakizun beharrezkoa, indarkeriaren eta gerraren kontrako antidoto eta esperantza-iturri. Bianchi jaunak, Italia guztian barna saltzen ibiltzen zen merkataritza-agente batek, sakelako telefonorik ez zegoen garaian, egunero deitzen zion bere alabari ipuin bat kontatzeko. Baina deiak oso garestiak zirenez, ipuinek oso laburrak behar zuten izan. "Telefonozko ipuinak" da Gianni Rodariren obra garrantzitsuenetako bat, eta «Bat eta zazpi» da horietako bat. Paolo, Jean, Kurt, Juri, Jimmy, Txu eta Pablo. Zazpi ume, zazpi hiritakoak: Erroma, Paris, Berlin, Mosku, New York, Shanghai eta Buenos Aires. Zazpi ume desberdin baina ume bera. Zazpi ume, hizkuntza berean egiten dutenak irri. Zazpi ume, handitzen direnean elkarri kontra eginen ez diotenak, gizon bera izanen baitira. Beatrice Alemagna da esanahi sakoneko istorio labur honen irudigilea. Haren irudiek testuraz eta kolorez beteak, une oro testuarekin bat egiten dutenak informazio gehigarria ematen dute umeen hiriei buruz.