Lehenik, 1973an argitaratua, Tomie dePaolak bere haurtzaroko oroitzapenei buruz idatzitako lehen liburua dugu. Lan autobiografikoa da, belaunaldien arteko gaiaz eta bizitzako oinarrizko alderdiei buruz ari dena: nahitasunak, familia, maite ditugunen heriotza, etab. Kontakizun samur honetan denboraren joana bi ikuspegietatik aurkezten zaigu, egunerokotasunetik eta existentzialismotik;ondorioz, zahartzaroaren gaia jorratzen du: urteen poderioz bakarrik gainditzen den misterioa. Pertsonaia nagusiak, bestalde, bere burua dolualdi baten aurrean ikusiko du, hazten lagunduko dion prozesua, goizago nahiz beranduago guztiok bizi beharko duguna. Dagoeneko haur literaturan klasiko bihurtu den ipuin honetarako, idazleak irudi figuratiboak, kolore leunekoak eta aurrez aurrekoak erabiltzen ditu, horrela oroiminez beteriko giro amultsua lortzen duelarik.