Zerbait gertatzen da, zerbait larria: negua joan zen, baina oraindik ez da etorri udaberria! Eta elurra da nagusi, eta hostoak eta loreak ezin dira inon ikusi Makilakixki maisuak ikaslerik onenak elkartu ditu: Musika sortuko dugu, bizi-bizi, eta baietz zuhaitzak dantzan hasi!´. Baina guztiak zuri-zuri jarraitzen du, eta hotzago ezin. Orduan Luzia etorri da eta, tiruriru, tantiruriru, berarekin batera, agian, udaberria