Udako arratsalde beroa zen, eta Ata Pank eta Ate Punky asperduriak jota zeuden beren patioan, zer egin ez zekitela. Halako batean, buruak altxatu eta zerura begira jarri ziren, ea han zerbait bazen. Alferrik. Han ez zen ezeren arrastorik. ?Non dira "helikonteroak", Ata? Ez al zuten gaur pasatu behar? ?galdetu zuen Ate Punkyk. Helikopteroari "helikontero" esaten zion berak.