Gartxotek itsasoari kontatzen dizkio Alikari kontatu nahi baina ezin dizkion sentimendu eta emozioak. Kresal-usain gaziak gozatzen ditu Gartxoten barruko samin eta ezinak, asmo on eta tartekako tristurazko une etsipenezkoak. Gartxot musikaria da ordea, eta beharbada musikaren laguntza beharko du, itsasoari kontatzen dizkionak, behingoz, Alikari aurrez aurre kantatzeko.