Berriz ere zigortuta, Gizarteko etxeko lanak ez egiteagatik! Hau amorrua! Marrazki bizidun bat izango banintz, hodei beltz bat izango nuke buru gainean;begietatik, tximista gorriak aterako litzaizkidake;belarrietatik, txinpartak;eta sudurzuloetatik, sufre koloreko lurruna, denak zur eta lur uzteko modukoa. MUNDUAN EZ DAGO EZ ESKUBIDERIK EZ JUSTIZIARIK!