Infinitua ihi batean

ISBN: 9788491722526
Colección (EUS).SAIO ETA TESTIGANTZA
Autor: Vallejo, Irene
Editorial: PAMIELA EDITORIAL
Publicado: 2.021
Clase: LIBROS

Idioma: EUS
Encuadernación: RUSTICA
Páginas: 464
Plazo de entrega: 5 Días
https://indexbooks.es/web/image/product.template/357834/image_1920?unique=b9e2c41
(0 reseña)

25,18 € 25.18 EUR 26,50 €

26,50 €

Not Available For Sale

    Esta combinación no existe.

     

    Liburuen historiari buruzko liburua da hau. Hitzek espazioan eta denboran zehar bidaiatu zezaten asmatu genuen tresna liluragarriaren bizitzan barnako ibilbidea. Haien fabrikazioaren historia, ia hogeita hamar mendean egin diren proba eta diseinu guztiena. Mota askotako liburuak sortu baitira: kez, harriz, buztinez, ihi edo lezkaz, zetaz, larruz, zuhaitzez eginak, eta azkenak, plastikoz eta argiz eginak. Gainera, bidaia-liburua ere bada. Alexandroren gudu-zelaietara joateko, Vesuvioren mendi mazelako Papiroen Villara joateko, edo Kleopatraren jauregietara edo Hipatiaren hilketaren gertalekura, ezagututako lehen- biziko liburutegietara eta eskuizkribuak kopiatzeko lantegietara, kodex debekatuak suntsitu zituzten suetara, gulagera, Sarajevoko liburutegira eta Oxfordeko lur azpiko 2000. urteko labirintora. Liburu honek, bestalde, klasikoak mundu garaikidearekin lotzen ditu, baita gaur egungo eztabaidagaiekin ere: Aristofanes eta umoristen kontrako epaiketak, Safo eta emakumeen literatur ahotsa, Tito Livio eta fanen fenomenoa, Seneka eta egia ondokoa? Baina, oroz gain, denboran zehar liburuak sortu eta babestu dituzten milaka gizon-emakumeren abentura kolektibo xarmagarria da: istorio eta ipuinen kontalariak, eskribak, irudigileak, itzultzaileak, saltzaile ibiltariak, maisu-maistrak, jakintsuak, espioiak, errebeldeak, mojak, esklaboak, abenturazaleak? Irakurleak, mendialdekoak zein orroka ari den itsasoaren ondokoak, energiaren bilgune diren hiriburuetakoak zein kaos garaietan babesleku diren bazter-parajeetakoak. Jende xehea, xumea, historiak erregistratu ez dituen hainbeste gizon-emakume. Liburuen salbatzaileak, horiek baitira saiakera honen egiazko protagonistak.